XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II ATALBURUA AMA Elisa txikitatik bere etxekoandreak hezi eta hazia izan zen.

Amerikako Estatu Batuetako Hegoaldeko jendearen fintasun, dotoretasun eta grazia bereziak zituen.

Berezko edertasunak eta bere azal beltzaran leunak gazte lirain eta xarmant batetan bihurtua zuten.

Bere nagusiak hauzoko landaketako mulato gazte batekin ezkondu zuen.

George Harris zeritzan eta mekanikarako berezko dohain eta jiteak * jite instinto zituela frogatua zuen.

Bere nagusiak hauzoko industrilari bati alokatu * alokatu: alkilatu zion eta Harris industrilari horrek zuen langilerik onenetakoa zen.

Kainamoa zuritzeko makina bat asmatu zuen, lan ordu asko aurreratzen zituena, bere egilearen adimen argia agertzen zuena nahiz eta inongo ikasketa teknikorik ez eduki.

George-k, argiaz gainera atsegina eta jatorra zenez, lantokiko langile guztien adiskidetasuna eta sinpatia irabazia zuen eta baita kapataz eta nagusiarena ere eta horregatik esklabu ez baizik eta lankide bezala tratatzen zuten.